TALDE ETA NORBANAKOAK Zubiaren pasarela panoramikoan bisita gidatua erreserbatzen duten elkarte, agentzia, enpresa, ikastetxe (azken horiek larunbat, igande edo jaiegunetan) eta norbanakoei jakinarazten zaie kreditu-txartel baten zenbakia eman behar digutela. Izan ere, egiten ez diren bisitetan, gutxienez 48 ordu lehenago ez bada abisua ematen, eskatutako zerbitzuaren % 50 kobratuko da.

Ikastetxeei jakinarazten diegu astelehenetik ostiralera bisita gidatu bat emango zaiela, zubiaren pasarela panoramikoaren bisitaldia aurretik erreserbatuz gero.Asteburuetan ez zaie bisita gidatu hori emango; beraz, honelako bisita bat larunbat, igande edo jaiegun batean eskatuz gero, bisita gidatuen tarifa aplikatuko da (45 euro taldeko).*** Gauza jakina da Bizkaia Zubia berez obra harrigarria dela, baina are harrigarriagoa da bere oinezkoentzako pasagunera igotzea. Pasagunetik Abra osoaren ikuspegi ikusgarria lortzen da eta, aldi berean, ezin hobeto ikus daitezke ontzitxoaren, orgaren, motorren, pendolen eta abarren funtzionamenduen mekanismoak.Bisitan 45 metroko altueran kokatuta dagoen pasagunera igotzen da. Igoera igogailu panoramikoan egiten da eta pasagunean zubiaren taula izugarria oinez zeharkatzeko aukera dago; ibilaldian hala antzinako piezak nola panel azaltzaileak aurkituko ditugu.Pasagunetik jaisteko berriz hartu behar da igogailua; Zubiaz erabat gozatzeko bisitaren barruan itsasadarra azpiko ontzitxoan gurutzatzea sartzen da. Hori ez ezik, ikastetxeei, erreserba aldez aurretik egin badute, Bizkaia Zubiari buruzko azalpen historikoa emango zaie doan.