';

Jarduera

Sozietatearen jarduera nagusia itsasadarraren bi ertzen arteko bidaiarien eta ibilgailuen garraioa kudeatzean datza. Zerbitzu horixe da Bizkaia Zubiaren sortze eta izateko arrazoia.

Zerbitzua urteko 365 egunetan dago martxan, eguneko 24 orduetan. Tarifak ordutegiaren arabera aldatzen dira, eta ibilgailuen garraioari dagokionez, ibilgailuen eta bidaiarien tarifak batu egingo dira. Tarifak Bilboko Portu autonomoak ezarri ditu.

Horrez gain, jardueren bigarren multzo batek garrantzia handia hartu du azken urteetan, hain zuzen ere aisiari eta turismoari lotutakoak; zehazki esateko, horien artean aipa daitezke pasarela bisitatzea, opari eta oroigarrien merchandisinga edota bi ertzetan kokatutako vending makinak, baita espazioak alokatzea ere, produktuak aurkezteko, azokak antolatzeko, publizitatea, erakunde mailako ekitaldiak, erakusketak, moda desfileak eta abar egiteko.

Zerbitzua

Bizkaia Zubiaren Jarduera

Transbordador de Vizcaya, S.L. sozietateak hiru oinarri nagusitan definitzen du bere ildo estrategikoa:

  • Beste ehun urtez gizarteari zerbitzua emateko konpromisoa.
  • Teknologiari dagokionez instalazioak berritzea eta zaintzea.
  • Obraren ospea sustatzea eta sustapen kulturala.

X